XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zirikatuta gero, printzesea lurreratu zan, hildako baten bezala, eta ezerekin ezin zan biztu.

Erregeak hau jakin zuenean oso triste ipini zan eta nahas Lora Maitagarria deitu zuen.

- Ez zaitez kezkatu, errege jauna -esan zion honek-.

Gogoratu zaitez nik ezereztu nuela Kardu-latz Lora Maitagarriaren sorginkeria.

Zure alaba ez da hilda, lotan dago.

Eta egun baten, denbora gutti barru, printze baten mosuarekin itzartuko da.

Eta maitagarri on honen aginduak jarraituz, erregeak leku bat atondutzea erabaki zuen, haren alabatxoa, lotan zegoen artean eta sorginkeria apurtu arte, edukitzeko.